El Pinar
El Pinar | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′25″N 1°57′28″W / 43.306841°N 1.957762°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1922 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Luis Elizalde Urruzola |
Azalera | 220 m² |
Kontaktua | |
Helbidea | Uba bidea 32, Donostia |
El Pinar etxea Donostiako 20. mendeko etxe dotore edo jauregi txiki bat da, Uba mendiaren maldetan kokatua, Loiola eta Txomin auzoen artean[1]. Luis Elizalde Urruzola arkitektoak eraiki zuen 1922an[2]. Unión Cerrajera Mondragón enpresarekin lotutako Bergarajauregi familiaren jabetzakoa izan zen[3].
Etxea ez da handiegia, 220 metro karratu, baina lorategiz eta bidez hornitutako 5.000 metro karratuko finka batean dago. Estilo klasikoko eskulturak ere badira inguruan.
21. mendean ez da inor bizi etxean, baina alokatu egiten da ekitaldi berezietarako eta baita filmaketak egiteko[4]. Esate baterako, Go!azen telesaileko denboraldi batzuetako eszenak grabatu izan dira bertan[3]. 2018an, babes publikoko neurriak eskatu zizkion eraikinerako Donostiako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «9 - Caseríos, casas y palacios» Loiolan...... (Noiz kontsultatua: 2019-08-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Pinar, nuevo escenario de bodas en Donostia» El Diario Vasco 2018-09-11 (Noiz kontsultatua: 2019-08-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La Donostia señorial abre sus puertas. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-08-26).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Alquilar Villa de recreo El Pinar hermosa y con encanto en San Sebastian Fatum Houses» www.fatumhouses.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Piden que se declare de interés público un nuevo espacio hostelero en la finca El Pinar de Loiola . Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-08-26).[Betiko hautsitako esteka]